Albert Fert
Itxura
Albert Fert (Carcasona, 1938ko martxoaren 7a) frantziar fisikaria da. Paris-Hegoaldeko Unibertsitateko irakaslea da.
2007an Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Peter Grünberg alemaniarrarekin batera, magnetoerresistentzia erraldoiaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.[1] Bere ikerketari esker nabarmen handitu ziren disko gogorren edukiera eta aplikazioak.[2]
2020tik UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea da. Askoz ere energia gutxiago erabiltzen duten mikroprozesadoreen belaunaldi berri bat lortu nahian ari da.
EHUko ikasturte hasierako hitzaldia eman zuen 2021ean "Two passions: research and teaching" izenburuarekin ("Bi grina: ikerkuntza eta irakaskuntza")
-
EHUko hitzaldia (2021-09-15).
-
Disko gogorren edukiera hobetzeko lana.
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amerikako Fisika Elkartearen Material berrietarako Nazioarteko Saria // American Physical Society International Prize for New Materials (1994)
- Frantziako Fisika Elkarteko Jean Ricard fisika-sari nagusia (1994)
- International Union of Pure and Applied Physics Magnetism Award (1994)
- Hewlett-Packard Europhysics Prize (1997)
- CNRSko Urrezko Domina (2003) Centre National de la Recherche Scientifique
- Fisikako Wolf Prize (2006)
- Japoniako Saria (2007)
- 2004ko Zientzien Akademia Frantseseko kide hautatua
- Fisikako Nobel saria (2007)
- Guy-Lussac Humboldt Saria (2014)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «Albert Fert: «Baditut lankidetza-ideiak materia kuantikoaren propietate berriak aurkitzeko»» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).